Albistea
Urdaibaiko XXIII. arkeologia jardunaldietan Esteban San Pedro Layuno bermeotarraren lana gogoratu eta eskertuko dute antolatzaileek; izan ere, Agiri Arkeologia elkarteko lankidea izan zen San Pedro, joan den urtean hil zen.
Agiri Arkeologia Kultur Elkarteak gogoratu duenez, Esteban San Pedro Layunok bere emazte María José Guillemekin batera egindako miaketa-lanak aurrerapauso handia izan dira Oka ibaiaren arroko aire zabaleko historiaurreko habitatak ezagutzeko.
Urdaibaiko XXIII. arkeologia jardunaldiak azaroaren 14tik 18ra izango dira Gernikan, eta Esteban San Pedro Layunori omenaldia azaroaren 14an, martitzenean, 19:30ean egingo den ekitaldian egingo zaio Elai-Alai aretoan.
010 (94 617 91 00)