Albisteak

Albistea

14 erakusle izango dira martxoaren 3tik 12ra egingo den Bermeoko Liburu Azokan

Inma Roiz, Miren Palacios, Anton Arriola eta JJ Abasolo idazleak euren liburuak sinatzen egongo dira azokako bigarren asteburuan


 

Bermeoko Liburu eta Disko Azoka barikuan, martxoaren 3an, hasiko da eta martxoaren 12ra arte, egongo da Lameran. Bertan, 14 erakusle izango dira euskal eta erdal nobedadeekin eta euskal diskogintzarekin eta liburu aukera zabalarekin. Euskal nobedadeetan liburu eta diskoek ehuneko 10eko beherapena izango dute.

Liburu eta diskoekin batera, azokako standetan ”Euskal Poesia” erakusketa ere izango da ikusgai. Horrela, euskal poesia 1940. urtera arte gutxi gorabehera jasoko da erakusketa horretan: Lizardi, Lauaxeta, Horixe, Aitzol… Garai horretako euskal poesiaren argazkiak eta azalpenak, besteak beste, ikusteko aukera egongo da Liburu azokan.

Azoka hau egiten den sasoian  idazleen presentzia garrantzitsua egongo da Bermeon. Horrela, azokako bigarren asteburuan Inma Roiz, Miren Palacios, Anton Arriola eta JJ Abasolo idazleak izango ditugu euren liburuak sinatzen.

Haur eta Gazte literatura, helduentzako literatura, sukaldaritza, historia, itsasoa, euskal gaia eta euskal diskogintza dira, besteak beste, azokan azalduko diren gaiak. Irakurzaletasuna bultzatzea, azken eleberriak ezagutzera ematea eta liburua protagonista bilakatzea dira Liburu eta Disko Azokaren helburuak.

Bermeoko Liburu azoka goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik  20:30era bisitatu ahal izango da.

Informazio gehiago- Asier: 609 40 35 30

 

01 / 03 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0