Albisteak

Albistea

'Bermeoko Bonoa' kanpaina aste bete luzatu da: maiatzaren 31ra arte bonoa hartzeko eta ekainaren 1era arte erabiltzeko aukera

Bermeoko bonoa kanpaina aste bete luzatu da. Hortaz, maiatzaren 31ra arte bonoa hartzeko aukera egongo da eta ekainaren 1era arte erabiltzeko aukera. Bonoaren prezioa 10 eurokoa da, baina gastu ahalmena 15 eurokoa, kanpainan parte hartzen duten herriko mota ezberdinetako 94 dendetan erabiltzeko (ile-apaindegiak, arropa dendak, farmaziak, zapata dendak, estetika zentroak…).

Bonoak BBKko orotariko kutxazainetan eta internetez (https://tickets.kutxabank.es/) eskuratu ahal dira. Internetez erositako Bonoak frogagarri digitalean zein paperezkoan erabili ahal izango dira. Kreditu Txartel bakoitzeko 4 bono gehienez eskuratu ahal izango dira (Kutxabankeko bezeroek ez dute gain-kosturik izango, gainontzekoek 0,60 euro bono bakoitzeko).

Kanpaina honetan parte hartzen duten dendek erakusleihoan kanpainaren logoa dute, bezeroak horren berri jakin ahal izateko. Erosketa bakoitzeko bi bono erabili daitezke, ezin dira gehiago metatu. Edozein kasutan, bonoen ordez ezin izango da dirurik bueltatu. Bonoak 15 euro edo gehiagoko erosketarako balioko du.

Tokiko kontsumoa bultzatzeko eta herriko merkataritza sustatzeko, bigarren urtez, ‘Bermeoko bonoa’ kanpaina abiarazi du Bermeoko Udalak eta herritar guztiak bono horiek hartzera animatu ditu; izan ere, herriko dendetan kalitatezko produktuak, hurbileko tratuarekin, eta gainera deskontu erakargarri hauekin eskuratzeko aukera izango dute. Erosi Bermeon!”, azpimarratu du.

 

 

24 / 05 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0