Albisteak

Albistea

100dik gora gimnastek parte hartuko dute XX. Xixili torneoan, zapatuan, azaroaren 5ean, Bermeoko Araneko kiroldegian

Bermeoko Araneko kiroldegian zapatuan, azaroaren 5ean, gimnasia erritmikoko XX. Xixili Torneoa izango da arratsaldeko 17:00etan, eta horretan 100dik gora gimnastek parte hartuko dute. 

Xixili Gimnastika taldeak Udalaren Kirol Patronatuaren laguntzarekin antolatzen duen lehiaketa horrek ospe handia hartu du. Horren adierazle dira bertan parte hartzen duten talde eta gimnasta guztiak, hain zuzen ere, lehen mailan lehiatzen ari diren 18 talde eta 100dik gora gimnasta. 

Talde parte hartzaileei dagokienez, honako hauek dira: Bizkaiko Sakoneta, Dana, Santutxu eta Xixili taldeak; Gipuzkoako Ipurua; Arabako Oskitxo eta Aresketa; Errioxako Calahorra; Asturiaseko Versalles eta Siero; Gaztela eta Leoneko Armonía; eta Kantabriako Santander, Castro Urdiales, Laredo, Torrelavega, Serpentinas, Cartes eta Santillana-Reocín. 

Hortaz, gimnasia erritmikoarekin gozatzeko aukera izugarria eskainiko du XX. Xixili torneoak zapatuan, azaroaren 5ean, Bermeoko Araneko kiroldegian.

 

 

03 / 11 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0