Albistea
5 eta 14 urte bitarteko 80 ume inguru batuko dira bihar, zapatuan, ekainaren 5ean, Alkartasuna Dantza Taldeak antolatutako umeen dantza ekitaldian, Bermeoko Artza Frontoian, arratsaldeko 20:00etan.
Bertan, ume eta gaztetxoen dantza ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek: batelerak, sardinerak, arin-arin, dantzari dantza, esku dantza, Gipuzkoako arku, makil eta zinta dantzak eta beste dantza eta sorpresa asko.
Hortaz, Alkartasuna dantza taldeak eta Bermeoko Udalak herritar guztiak gonbidatu dituzte umeen dantza ekitaldira.