Albistea
Urriaren 7an eta 21ean, 17:00etan, ‘Bermeoko Portuko paisaia’, eta urriaren 7an, 11:00etan, ‘Ohitu gabeko paisaiak: ‘Burgobasoko zabortegia’ ezagutzeko aukera izango dute interesa duten pertsona guztiek 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldien barne. Bi kasuetan bisita gidatuak dira, parte hartzea dohainik eta izena eman behar da, lekua mugatuak baitira.
Aurten gure paisaien eraikuntza da Ondareari buruzko Europako Jardunaldien gai nagusia. “Ohitu gabeko paisaiak: Burgobasoko zabortegia” bisita gidatuari dagokionez, gogoratu behar da giza jarduera guztiek sortzen dutela paisaia, hondakinen kudeaketak ere bai, eta hori arazo larria da egungo gizartearentzat. Burgobasoko geldoen zabortegiaren kasuan, ingurumenaren berreskurapenaren eredu bat da.
Zabortegiari buruz daukagun ideia ez da izaten gehienetan inguru polit batena, baina, Bermeoko Burgobasoaren kasuan, inguru zoragarria lortu da beti tokiko ingurumena berreskuratu eta errespetatu baita.
Horrela, bisita honen bidez, eraikuntza hondakinak nola sailkatzen diren ikasiko dugu, birziklatu ahal direnak bananduz eta birziklatu ezin direnak landare-lurrez, belarrez eta landaredi autoktonoaz estaltzen diren terrazetan utziz, guztiz berreskuratze aldera. Gainera, bisita horretan Gaztelugatxeko Doniene eta Matxitxakoko lurmuturreko bista bikainak ikusteko aukera paregabea izango dugu.
Bermeoko Turismo bulegoak antolatutako bisita hori urriaren 7an, larunbatean, goizeko 11:00etan izango da, euskaraz eta gazteleraz. Parte hartzaileei autobus batek Bermeoko Lamerako geltokitik Burgobasora eramango die, eta, bertan, oinezko bisita egingo dute, gutxi gorabehera bi ordukoa. Oinetako egokiak eramatea gomendatzen da. Bisita horretan parte hartzea dohainik da, eta izena eman behar da 946179154 telefono zenbakian edo turismoa@bermeo.eus helbide elektronikoan.
Bestalde, Bermeoko Portuko paisaiaren bisita gidatua urriaren 7an, zapatuan, euskaraz, eta urriaren 21ean, zapatuan, gaztelaniaz, egingo da arratsaldeko 17:00etan. Bisita horretan, Bermeoko portuko paisaian egondako aldaketak ikusiko ditugu, eta horien arrazoien eta ondorioen berri izango dugu.
Azken mendeetan, portua fisikoki eraldatzeaz gain, haren bizitza-erritmoa ere asko aldatu da; izan ere, ogibideek, arrantza-aparailuek, ontzien eboluzioak eta beste alderdi batzuek Bermeoko portuko paisaia denborarekin aldarazi egin dute. Horren guztiaren berri emango da Arrantzaleen museoan.
Bisita hori Bermeoko Arrantzaleen Museoak antolatzen du, eta kasu horretan ere dohainik da. Izena eman behar da 94 6881171 telefono zenbakian edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikoan, lekuak mugatuak direlako.
010 (94 617 91 00)