Albisteak

Albistea

IV. Bizikleta Eguna Bermeon domekan, apirilaren 12an

Bermeoko IV. Bizikleta Eguna izango da domekan, apirilaren 12an, Bermeo Txirrindularitza taldeak eta Udalaren Kirol Patronatuak antolatuta. Hasteko goizeko 10:30ean ginkana bat egingo da Lameran, LH1etik DBH 4era arteko ikasleei zuzenduta. Bertan gaztetxoek sigi-sagan ibili, esku batekin ibili edo zubia pasatzeko aukera izango dute. Izen ematea egunean bertan izango da.

Ondoren, 12:30ean Lameran bizikleta ibilbideari hasiera emango zaio, 7,5 kilometroko ibilbideari, hain zuzen ere. Adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute izaera herrikoia eta soziala duen ibilbide honetan. Parte hartzeko ez da beharrezkoa izenik ematea. Antolatzaileek gogoratu dutenez, ekintza bietan parte hartzeko ezinbestekoa da kaskoa eramatea. 

Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza taldeak antolatutako Bizikleta Egunaren helburuak dira herritarrak kirol jardueraz sentsibilizatzea, kirola Bermioko kaleetan ikustea eta batez ere sentitzea,  eta kirola herritarrei hurbiltzea. Horrela, kirola ez dela federatuen gauza bakarrik, denona dena eta denok parte hartu ahal dugula adierazi nahi da ekimen honekin.

Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak herritar guztiak IV. Bizikleta Egunean parte hartzera animatu ditu, kirola egiteko eta ondo pasatzeko aukera paregabea izango delako.

 

 

 

10 / 04 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0