Albistea
Bermeoko Urigintz Barriztatze Alkarteak, Beruala S.Ak hainbat etxebizitza ditu salgai. Alde batetik, bi etxebizitza tasatu San Martin Deuna kalean eta Babes Ofizialeko etxebizitza bat Atalde Kalean 35. Bestalde, Berualak Alde Zaharreko lau etxebizitza esleituko ditu, hiru Talakoetxea kaleko 13ko eraikinean daude eta laugarren etxebizitza Nekazari kaleko 5 zenbakian dago.
San Martineko Udal etxebizitza tasatuen kasuan, Martin Deuna kaleko 7ko eraikinean daude. Bi etxebizitza dira eta biak hiru logela, garaje-partzela eta trastelekua dituzte. Etxebizitza hauek erosteko bete beharreko baldintza bakarra beste etxebizitza baten jabea ez izatea da. Bi etxebizitza hauen kasuan alokairua erosketa aukerarekin ere eskaintzen da.
Atalde 35eko Babes Ofizialeko Etxebizitzari dagokionez, bi logela ditu eta garaje-partzela eta trastelekua. Etxebizitza hau erosteko interesatuak Etxebideko zerrendetan altan agertu behar dira.
Alde zaharreko etxebizitzei dagokienez, hiru Talakoetxea kaleko 13ko eraikinean daude. Horietariko bi duplexak dira eta bi logela eta bi komun dituzte. Hirugarrenak logela bat eta komun bat du. Alde Zaharrean saltzen den laugarren etxebizitza Nekazari kaleko 5. zenbakian dago, etxe bakarra da eta hiru logela eta hiru komun ditu.
Berualak azaldu duenez, Alde Zaharreko etxebizitza hauen esleipena egiteko etxebizitzak baino eskari gehiago egongo balira, notario aurrean zozketa bat egingo litzateke. Interesatuek Berualako bulegoan eman behar dute izena ekainak 22a baino lehen. Berualak 10 urtetan eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak izango ditu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Berualaren bulegoan hartu ahal izango da (Andra Mari 22, beruala@bermeo.eus, telef: 946179173)
010 (94 617 91 00)