Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Gaztelugatxera hurbilduko diren bisitariak garraio publikoa erabiltzera gonbidatzen ditu

-Apirilaren 9tik 24ra bitartean Bizkaibusek Gaztelugatxerako zerbitzua indartuko du eta autobusak orduero egongo dira

-Informazio guztia Udalak egindako eskuorri batean aurkituko du bisitariak

Bermeon, 2022ko apirilaren 8an.-  Bermeoko Udalak garraio publikoaren aldeko apustua egiten du bisitariak Gaztelugatxera hurbiltzeko. Hori horrela, eta Udalak eskatuta, Bizkaibusek apirilaren 9tik 24 bitartean bere zerbitzua indartuko du eta autobusak orduero aterako dira. Gaztelugatxera hurbildu nahi dutenek Bermeora iristeko hiru bide izango dituzte, besteak beste: trena, autobusa edo ibilgailu partikularra. Herrira iritsitakoan, Bizkaibus-eko autobusa hartzeko aukera izango dute herriko hainbat puntutan Gaztelugatxera joateko.

Ibilgailu partikularretan iristen den jendeak herriko sarreretan Itxas-Ganeko parkinera bideratuko dituen kartelak aurkituko ditu. Helburua da bisitari hauek autoak aparkalekuan uztea eta autobusa hartzea. “Bisitariak Gaztelugatxera garraio publiko bidez iristea nahi dugu. Toki babestua da eta ahalik eta auto gutxien pilatzea nahi dugu. Informazio guztia biltzen duen eskuorri bat prestatu dugu eta bisitariek hor aurkituko dute autobusen gaineko ordutegia, aparkalekuen gaineko informazioa… Eskuorri hauek, gainera, informazio puntu guztietan egongo dira eskuragarri. Bermeora garraio publiko bidez etortzeko eta Gaztelugatxera autobusez joateko aukera badago eta hori egitea nahiko genuke”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

Azkenik, Bermeoko Udaltzaingoak ere bere zerbitzua indartuko du Aste Santuan zehar Gaztelugatxeko ingurua babestu eta zaintzeko.

08 / 04 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0