Albistea
Wikipedia munduko 5. webgunerik bisitatuena da eta euskarazko Wikipedia euskarazko webgunerik bisitatuena. Euskal wikilarien elkarteak hainbat proposamen egin ditu Bermeok euskarazko wikipedian daukan presentzia areagotzeko. Bermeo eta bermeotarrei buruzko informazio asko badago ere, hobetu daitekeela uste du Bermeoko Udalak. Horregatik, Bermeopedia izeneko proiektua jarri du martxan, auzolanean, informazio librea gehitzeko.
Proiektu hori aurkezteko eta lantzeko, ekainaren 6an, eguaztenean, 19:00etan, Bermeoko kultur etxean hitzordua jarri du Bermeoko Udalak. Hortaz, Bermeoko historia, bermeotarren biografiak, gure ingurune, paisaia edo kultura, gure ohiturak eta euskera... azken finean, Bermeori buruzko ezagutza guztien esku jartzearen alde dauden herritarrek, hitzordu garrantzitsua dute ekainaren 6an.
Horrela, euskarazko wikipedian parte hartu nahi duten pertsonei eta Bermeori buruz “idatzi barik” dagoenaren egile izan nahi dutenei ekainaren 6an egingo den batzarrera deitu die Bermeoko Udalak.
010 (94 617 91 00)