Albisteak

Albistea

1979. urtetik gaur egunera arteko Bermeoko udal ordezkariek Gure Esku Dago-ren sinadura bilketa berezia egin dute

            

 

Bermeoko Gure Esku Dago lantaldeak deituta, 1979. urtetik gaur egunera arteko Bermeoko alkate eta zinegotziek Gure Esku Dago-ren sinadura bilketa berezia egin zuten atzo Bermeon. Horrela, apirilaren 2an, Bermeon egingo den herri galdeketa bultzatzen dutela adierazi dute. 

Ekimen horretan 80 udal ordezkari inguruk parte hartu dute, besteak beste, Bermeoko alkateak, Idurre Bidegurenek, eta Xabier Legarreta, Juan Karlos Goienetxea, eta Jose Mari Ormaetxea, Bermeoko alkate ohiak.   

Bermeoko Udalak gogoratu duenez, 2016ko maiatzaren 30eko Osoko Bilkuran Gure Esku dago ekimenari euspena ematea erabaki zen aho batez. Horrela, atzo Goiko plazan egindako ekimen hunkigarrian 1979. urtetik gaur arteko udal ordezkariek sinadura bilketa berezia egin dute, eta honako adierazpen instituzionalarekin bat egin dute: 

 

BERMEOKO ALKATE ETA ZINEGOTZIEN ADIERAZPENA 

Kondairan zehar, eta ez gitxitan gure ordezkariek Euskal Herriarentzat burujabetasun eskubidearen defentsa egin izan dabe,  batzuetan herri mailan, beste batzuetan garaian garaiko erakundeetan. 

Esate baterako, gerra aurretik, 1931ko uztailaren 11an, Bermeoko udalak, aho batez onartu zuen hurrengo egunean Gernikan burutu zen  Euskal Estatuaren aldeko ekitaldira joatea. Garai hartan burujabetasunaren adierazle nagusiena izan zen,  Euskal Estatua Lizarran adostu  eta  Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako 485 udalerrik babestua. 

Gaur, hemen batuta, Francoren diktadura ostean, Bermeoko herriaren zerbitzura egon ginan eta  gagozan alkate eta zinegotziok Euskal Herriarentzat erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dogu. Horrela, geuk be, gure aurretik kolore, adin, pentsakera eta izaera desbardinetako bermeotarrak egindako bideari jarraipena emonaz.

 Egiten dogun aldarrikapena hiru arrazoi honeetan oinarritzen dogu:

 1.- Euskaldunok nazio bat osatzen dogu.

2.- Euskal Herriak kondairan zehar izan dituen eskubideak berreskuratzea gura doguz.

3.- Euskal Herriaren burujabetasuna gura dogu.

 Eta azkenik, demokrazia parte hartzailearen alde gagozalako, 2017ko Apirilaren 2an, Bermeon egingo dan Herri Galdeketa bultzatzen dogula adierazten dogu.

 

2016ko, Azaroak 20a

 

GURE ESKU DAGOELAKO,

GORA BERMEO!

GORA EUSKAL HERRIA!

 

 

 

 

 

21 / 11 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0