Albisteak

Albistea

Lehen aldiz, Bermeoko barrakak, isilak izango dira, musika eta zaratarik gabekoak, irailaren 6an eta 12an

· Jaiak gero eta inklusiboagoak izatea bilatzen da, pertsona guztiek, edozein baldintzatakoak izanda ere, irailaren 7tik 16ra ospatzen diren Bermeoko jaiez gozatzeko aukera izan dezaten

· Herri Babesak, Udalak abian jarritako prozesu parte-hartzailearen irabazleak, pregoia emango du Nadia Nemeh Shomaly alkatearekin batera irailaren 7an

 

Bermeon, 2023ko irailaren 1ean.- "Bermeoko jaiek inoiz baino inklusiboagoak izan nahi dute". Hala adierazi du Endika Etxebarria Telleria Kultura eta Gizarte Ongizate zinegotziak gaur goizean Nadia Nemeh Shomaly alkatearekin eta Asier Astui Iturraspe, Garazi Benguria Galdona eta Mikel Mugica Ibarra, Herri Babeseko kideekin batera eskaini duen prentsaurrekoan. Irabazi-asmorik gabeko erakunde horrek emango die hasiera jaiei alkatearekin batera datorren ostegunean, irailaren 7an.

Izan ere, Andramari eta Santa Eufemia jaiak gero eta inklusiboagoak izateko helburuarekin, non pertsona guztiek Bermeoko jai giroaz gozatzeko aukera izan dezaten, irailaren 6an eta 12an, Bermeoko barrakak isilak izango dira, hots, ez dute musikarik edo zaratarik egingo autismoa edota dibertsitate funtzionala duten pertsonen onurarako. "Mota horietako egoera dituzten pertsonek ere barrakez gozatzeko eskubidea dute, gainerakoek egiten dugun bezala, eta horregatik, Bermeoko Udaletik beste urrats bat eman dugu, eta lehenengo aldiz bi jardunaldi antolatu ditugu zaratarik gabe. Andramari eta Santa Eufemia jaien 2023ko edizioa, beraz, herritar guztientzat pentsatuta dago, baita zaratak bereziki eragiten dien eta guneko bolumen handia dela eta atrakzioez goza ezin dezaketen pertsonentzat ere", adierazi du Kultura eta Gizarte Ongizate zinegotziak.

Neurria aurrerapausoa da pertsona guztiek, edozein baldintzatakoak izanik ere, egun hauetan zehar Bermeo dibertimenduaz eta alaitasunaz betetzen duten jaiez gozatzeko aukera izan dezaten.

Pregoia Herri Babesaren eskutik

Jaiak irailaren 7ko gauean hasiko dira, Goiko Plazan Bermeoko jaiak irudikatzen dituen Xixili lamiaren aurkezpenarekin eta Nadia Nemeh Shomaly alkatearen eta Babes Zibileko kideen pregoiarekin. Irabazi-asmorik gabeko elkarte hau bermeotarrek aukeratu dute, Udalak "herritarrei egun handi honetan alkatearekin balkoian nor egongo den aukeratzeko aukera emateko abian jarritako lehen parte-hartze prozesuaren bidez”, adierazi du Endika Etxebarria Telleriak. Herritarren aldetik hainbat proposamen jaso ondoren, Bermeoko Txosnen Batzordea, San Frantzisko Ikastetxe Publikoa eta Bermeoko Herri Babesa izan ziren finalistak.


Azkenik, Herri Babesa izan zen irabazlea 250 botorekin (Bermeoko Txosnen Batzordeak 159 boto lortu zituen eta San Frantzisko Ikastetxe Publikoak 228). Bermeoko Herri Babesa, herriaren kalamitate, katastrofe edo arrisku egoeren aurreikuspen eta gutxitzea aztertzen duen zerbitzu publikoa da, era berean pertsonen eta ondasunen osotasun fisikoa zaintzen du, egoera horrek gertatuz gero.

Zentzu honetan, taldeko kideek Bermeok eman dien aukera eskertu egin nahi izan dute, boluntario guztien izenean, "oso pozik gaude herritarrek pregoia guk ematea nahi izan dutelako, eta horrek esan nahi du egiten dugun lana errespetatzen eta eskertzen dutela. Eskerrik asko! "

 

·        

01 / 09 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0