Albisteak

Albistea

Erriberako kantina ustiatzeko eskariak aurkezteko epea irekita martxoaren 13ra arte

 

Bermeoko Udalak Erriberako kantina ustiatzeko oinarriak onartu ditu eta deialdia zabaldu du. Interesa duten herritar guztiek oinarriak kontsultatu eta eskariak aurkeztu ahal izango dituzte Berhaz bulegoan (Ertzilla kalea 6-8)  martxoaren 13ra arte. 

Esleipena bi urtekoa izango da, eta epe hori gaindituta urtero luzatu ahal izango da, gehienez lau urte bete arte (2+2). Luzapen horiek kontratuaren parte-hartzaileek adostu behar dituzte jatorrizko epea amaitu baino lehen. 

Prozedura irekia izango da, eta esleipenerako sistema enkantea izango da.  Erriberako kantina ustiatzeko emakida kontratuaren oinarriak (iragarkia eta baldintza administratibo eta teknikoak) www.bermeo.eus webgunean ikusi ahal izango dira, iragarki taula atalean, hain zuzen ere. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, Berhaz bulegoan eskuratu ahal izango da. 

22 / 02 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0