Albistea
Zure etxean hiri ortua eta lorategi botanikoa izateko aukera emango dizun Huertik tailerra, eta Mexikoko plater tipikoak egiten ikasteko Mexikar sukaldaritza tailerra eskainiko dira Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean.
Huertik tailerra maiatzaren 12an eta 26an izango da (barikuak) 18:00etatik 20:00etara. Zure etxean hiri ortua eta lorategi botanikoa izateko aukera eskainiko dizu tailer horrek.
Lehenengo egunean, hiri ortua sortuko du.Ikasle bakoitzak aukeratuko du zer landatu eta zainketak zelan egin ikasiko du; eta, batez ere, bertoko barietateak landuko dira. Bigarren egunean, bigarren ortua egingo da, baina lorategi botaniko bat sortzeko; eta ikasleak landatu nahi dituen lorak aukeratuko ditu. Egun bakoitzean ikasleak etxera eroango du prestatutako huertik-a.
Ikastaroa Gizarte eta Kultura etxeko sukalde tailerrean (2. pisuan) eskainiko da. Prezioari dagokionez, 6-9 ikasle balego 45 euro izango litzateke eta 10-15 ikasle balego 35 euro. Izena ematea: Kultura eta Hezkuntza Sailean, kultura@bermeo.eus helbidean, 946179157 telefonoan edo bulegoan bertan, maiatzaren 8ra arte. 15 ikasle baino gehiago badaude, zozketa egingo da eta maiatzaren 9an jakitera emango da onartuen zerrenda eta itxarote-zerrenda.
Mexikar sukaldaritza tailerra ekainaren 2an eta 9an (barikuak) izango da 18:00etatik 20:00etara. Bertan, Mexikoko plater tipikoak, ezagunenak eta haragiak aromatizatzeko erabiltzen dituzten saltsak landuko dira batez be. Hainbat errezeta egongo dira aukeratzeko: saltsa minak txileekin, guakamolea, haragi takoak, flautak, totopoak…
2 orduko klase bakoitzean bizpahiru plater prestatuko dira, eta klasea amaitzean talde-kideek dastatuko dituzte. Tailerra amaitzean, CD bat errezeta ezagunekin eta klasean bertan ateratako argazkiekin emango zaio ikasle bakoitzari.
Ikastaroa Gizarte eta kultura etxeko sukalde tailerrean (2. pisuan) eskainiko da.Prezioari dagokionez, 6-8 ikasle balego 40 euro izango litzateke eta 9-12 ikasle balego 30 euro. Izena ematea: Kultura eta Hezkuntza sailean, kultura@bermeo.eus helbidean, 946179157 telefonoan edo bulegoan bertan, maiatzaren 2tik 25era. 12 ikasle baino gehiago badaude, zozketa egingo da maiatzaren 26an, eta jakitera emango da onartuen zerrenda eta itxarote-zerrenda.
010 (94 617 91 00)