Albisteak

Albistea

Bermeoko Udaleko peoien, gidarien, ofizialen eta eraikinetako garbitzaileen lan poltsetan izena emateko epea zabaldu da

  • Interesa daukatenek gaur hasi eta azaroaren 5era arteko epea izango dute izena emateko

Bermeoko Udalak peoien, gidarien, ofizialen eta eraikinetako garbitzaileen lan poltsa eratzeari ekingo dio, lehiaketa-oposizio bidez. Hori dela eta, lan poltsa horietara izena emateko eskaerak aurkezteko epea gaur hasi da, eta azaroaren 5ean amaituko da.

Eskaerak bi modutara egin daitezke:

· Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: https://labur.eus/reWmM. Izapidetu baino lehen, 20 euroko tasa ordaindu beharko da Autokitapenak atalean.

      - Udal langileek egoitza elektronikotik egin beharko dute izen-ematea.

· Aurrez-aurre: Berhaz bulegoan.

Izena eman gura den lan poltsa bakoitzeko eskaera bat aurkeztu behar da, eta eskaera bakoitzeko 20 euroko tasa ordaindu beharko da.

Peoiek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Eskola ziurtagiria edo baliokidea
  • *1. Hizkuntza eskakizuna
  • Gidabaimena (B)

Gidariek honakoak:

  • Eskola graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokidea.
  • *1. Hizkuntza eskakizuna
  • Gidabaimena (C) kamioikoa

Ofizialek hurrengoak:

  • Eskola graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokidea.
  • *1. Hizkuntza eskakizuna
  • Gidabaimena (B)

Eraikinetako garbitzaileek honakoak:        

  • Eskola ziurtagiria edo baliokidea
  • *1. Hizkuntza eskakizuna

Izena ematerako orduan eskaera orria aurkeztu beharko da. Eskaera orrian bertan zerrendatu beharko dira lan egindako epeak (lan bizitzan adierazitakoak), ez bada lan egindako denbora adierazten, ez da meritu moduan kontuan hartuko. Horrez gain, eskaera orriarekin batera hurrengo dokumentazioa aurkeztea beharrezkoa izango da:

·        NANaren kopia

·        Oinarrietan eskatutako titulazioa

·        Hizkuntza eskakizuna

·        Oinarrietan eskatutako gidabaimena

·        Tasa ordaindu izanaren agiria

*Oharra: Deialdiaren baitan, izena ematen duten horiek, hizkuntza eskakizunaren azterketa egiteko aukera edukiko dute.

Azterketarako prestatu beharreko gaitegiak lan poltsa bakoitzaren oinarrietan aurkitu daiteke (https://labur.eus/cg5Xs).

08 / 10 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0