Albistea
Goizalde Gospel Choir talde euskaldunak Gospel kontzertua eskainiko du abenduaren 20an, eguenean, iluntzeko 20:00etan Bermeoko Kafe Antzokian. Estatutu espainiarrean gospelean aitzindaria den Ramón Escalé-ren zuzendaritzapean, Gozargi Gospel Choir gospel abesbatza Euskadiko 12 ahots onenetarikoak osatzen dute.
Talde honek duen indarra eta kalitatea dela eta, estilo honetan eredu izatera deituta dago. Goizargi Gospel Choir taldeko kideak gazteak dira eta euren freskotasun eta musika formazio onarekin, gospel estiloaren alaitasuna eta sonoritatea adierazten dute. Publikoak bere ikuskizunarekin gozatu egiten du, irribarrea hasieratik amaiera arte mantenduz.
Sarrerak 8 euro dira eta jadanik salgai daude Kultur etxean, Kutxabank-eko orotarako kutxazainetan eta kutxabank.es web gunean. Gazteek, 65 urtetik gorako helduek, langabetuek eta elbarrituek %25eko deskontua dute leihatilan.
“Kalitatezko kontzertua izango da eta Gospel musikarekin gozatzeko aukera eskainiko digu. Horregatik, interesa duten pertsona guztiak animatzen ditugu Gospel kontzertua”, azpimarratu du Aingeru Astuik, Bermeoko Kultura zinegotziak.
010 (94 617 91 00)