Albisteak

Albistea

Mendekotasuna duten pertsonen familiako zaintzaileentzat laguntza psikologiko taldea eskainiko da

Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak aurten programa berri bat eskainiko du, mendekotasuna duten pertsonen familiako zaintzaileei zuzendutako laguntza psikologiko taldea, hain zuzen ere.  

Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak azaldu duenez, mendekotasuna duten pertsonen familiako zaintzaileek askotan antsietatea, depresioa edo/eta gainkarga sufritzen dute. Laguntza psikologiko taldearen helburua da sintoma hauek sufritzen duten familiako zaintzaileetan hauek gutxitzea eta ez dutenei saihesten laguntzea.  

Ikastaro hau dohainik izango da eta urtarrilaren 22an, eguenean, hasiko da. Interesa duten pertsonek Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan (Areilza 4)  eman behar dute izena urtarrilaren 22an baino lehen.

 

Taldea Gizarte eta Kultura etxean izango da eta 17:00etan hasiko da, aste birik behin batuko da eta psikologa batek gidatuko ditu saioak. Taldean parte hartzeko baldintza mendekotasuna duten pertsonei familia zaintzailea izatea da. Talde hau irekia izango da urte guztian zehar parte hartu nahi dutenentzat.

 

 

 

 

15 / 01 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0