Albisteak

Albistea

Agota Kristof-en 'Berdin dio' liburuaz aritzeko irakurleen txokoa barikuan, otsailaren 17an

 

Bermeoko Udal Liburutegiak barikuan, otsailaren 17an, Agota Kristof-en ‘Berdin dio’ liburuaz aritzeko irakurleen txokoaren saio berri bat hartuko du arratsaldeko 18:30ean. Dinamizatzailea Alaine Agirre idazle bermeotarra izango da.

Agota Kristof-ek badu zer kontatu eta badaki nola kontatu. Hogeita bost kontakizun labur bildu ditu ‘Berdin dio’ orain arteko bere azken liburu honetan. Giro arrotz batean igarotzen dira gertakizunak; baina, aldi berean, modu hunkigarrian bitxiki bilduak ageri dira pertsonaiak eta egoerak. Euskal irakurleari ez zaio hain arrotz egingo konta-modua. 

Irakurleen txokoan parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua, eta ordurako irakurri. Irakurle txokoan hilean behin interesa duten pertsonak biltzen dira, eta euskarazko liburu bati buruz hitz egiten dute. 

Ekimen horrekin honako helburuak lortu nahi dira: euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatzea, euskaraz idazten duten idazleak ezagutzera ematea, talde egonkorra lortzea, eta partaideen eta dinamizatzaileen arteko konfiantza giroa sortzea.

 

13 / 02 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0