Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak abian jarritako Lokalbide programaren bitartez dagoeneko hamazazpi enpresa berri sortu dira Alde Zaharrean

Bermeon, 2023ko urriaren 06an.-  Bermeoko Udalak abian jarritako Lokalbide programak emaitzak ematen jarraitzen du.  Izan ere, martxan jarri zenetik 17 enpresa berri sortu dira Alde Zaharrean: 4 enpresa 2021. urtean, 10 enpresa 2022. urtean eta momentuz 2023. urteari dagokionez beste hiru sortu dira. Programa honek besteak beste, bi helburu nagusi ditu: herriko Alde Zaharra dinamizatzea eta ekintzailetza sustatzea.

Beste urte batez, Bermeoko Udalak, Lokalbide programaren bitartez, laguntzak ematen jarraituko du ekintzaileei, hilean 300 euro gehienez lehenengo 12 hilabeteetan, alokairua ordaintzera bideratzeko.


06 / 10 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0