Albisteak

Albistea

Bermeoko Merke-Merke azoka bihar, zapatuan, martxoaren 11n, Taraskan

 

Bermeoko Berton Elkarteak urtero antolatzen duen Merke-Merke azoka bihar, martxoaren11n, zapatuan, izango da Taraskan.  15 saltoki egongo dira,  eta horietan mota askotako produktuak eskuratu ahal izango dira, besteak beste, ume, gazte, gizon eta andrazkoentzako arropak eta oinetakoak, lentzeria, te-dendako produktuak (tea, espeziak, txokolatea…) eta animalien-dendako produktuak. 

Horrela, kalitatezko produktuak prezio ekonomikoetan eskuratu nahi dituzten pertsona guztiek Merke-Merke azokara bertaratu daitezke bihar, zapatuan, martxoaren 11n, Taraskara , goizeko 10:00etatik 19:00etara.   

Antolatzaileek adierazi dutenez, Merke-Merke azokarekin herriko dendak herritarrengana hurbiltzen dira eta, horrez gain, horietan kalitatezko produktuak prezio erakargarrietan eros daitezke. Horrela, bihar, zapatuan, herritarrei Merke-Merke azokara etortzeko gonbitea luzatu die.

10 / 03 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0