Albistea
Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak 2019/2020 denboraldiko igeriketa eskolan parte hartzeko izen-ematea zabalduko du. Ildo horretan, Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak adierazi duenez, ikasturte honetan, ekainera arte, ikastaroetan parte hartu dutenentzat izena emateko epea ekainaren 21ean, barikuan, zabalduko da.
Bestalde, abonatuentzat igeriketa eskolan izena emateko epea uztailaren 1ean, astelehenean, zabalduko da, eta ez abonatuentzat uztailaren 11n, eguaztenean. Hortaz, 2019/2020 denboraldian igeriketa eskoletan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute aipatutako datetan.
010 (94 617 91 00)