Albisteak

Albistea

Saltokiei zuzendutako 'Saltokitik enpresara' programa eskainiko da Bermeoaldeko Behargintzan

 

Saltokiei zuzenduta, ‘Saltokitik enpresara’ programa eskainiko da Bermeoaldeko Behargintzan. ‘Saltokitik enpresara’ lanerako metodoak saltokian aplikatzeko laguntza programa da, saltokiaren lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin. 

Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, eta Behargintzak programa horretan parte hartzen du. Horrela, Bermeoko Behargintzan honako egunetan eskainiko da programa: irailaren 27an, urriaren 11n eta 25ean, azaroaren 13an eta 22an eta abenduaren 13an. Ordutegia 14:30etik 16:30era izango da. 

‘Saltokitik enpresara’ programaren bidez hainbat helburu lortzen dira: alde batetik, saltokia nola dagoen aztertzen da (bezeroak, produktuak, merkatua, lehiakideak eta gaur eguneko tendentziak); bestalde, kudeaketarako tresnak ezartzen dira (egiteko erak, tresnak, formatuak, praktika onak); eta, azkenez, negozioaren kudeaketari aurre egiteko eta erabakiak hartzeko ezagutza eta gaitasuna handiagoa bereganatzen da.

Edukiak taldeari egokitutakoak izango dira; besteak beste, plangintza, instalakuntzak eta ekipamendua, bezeroak, marketing eta salmenta, kudeaketa ekonomikoa, erosketak eta hornitzaileak, zerbitzuak, ekintzak eta emaitzak eta pertsonak. 

Programaren egiturari dagokionez, ikasketa praktikoko taldeko saioak egingo dira eta saio pertsonalizatuak ere bai saltokian bertan. Horrez gain, jarraikako adituen laguntza eskainiko da. 

‘Saltokitik enpresara’ programa saltokiei zuzenduta dago (250 langile gehienez). Hortaz, interesa dutenek Behargintzan informazioa jaso ahal izango dute, (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1; telef. 96 617 9190, prospekzioa@bermeo.eus)

21 / 09 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0