Albisteak

Albistea

Bermeoko lora denden erakusketa eta paella erraldoia, besteak beste, bihar Goiko plazan

 

Bermeoko Goiko plazak giro ederra izango du bihar, zapatuan, apirilaren 29an, izan ere, besteak beste, herriko lora denden erakusketa eta Alde Zaharra Bizirik elkarteak antolatutako txosna eta paella erraldoia izango dira bertan 11:00etatik 15:00etara. 

Ekitaldi horiekin hasiera emango zaio Bermeoko Udalak, herriko hainbat elkarterekin elkarlanean, antolatutako gazteei zuzendutako argazki lehiaketari eta Alde Zaharra kolorez eta biziz jantzi nahi duen lore lehiaketari. 

Apirilaren 29an Goiko plazan egingo den ekitaldian eskoletako umeek Alde Zaharrari buruz egin dituzten marrazki onenen erakusketa eta sari banaketa ere izango dira.  Horrez gain, Alde Zaharreko dendetan erakutsitako arte lanei buruzko fitxategiak bete dituztenen artean ere opari txikiak banatuko dira. Beraz, “giro ederra izango dugu Goiko plazan”, azpimarratu du Irune Ormaetxeak, Bermeoko Urigintza eta Turismo zinegotziak. 

Ekimen horiek guztiak Alde Zaharra biziberritzeko eta indartzeko Udalak eta elkarteek elkarlanean egindako lanaren emaitza direla gogoratu du Ormaetxeak, eta herritarrak gonbidatu ditu bihar Goiko plazara ekimen horiekin gozatzera. 

28 / 04 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0