Albisteak

Albistea

Bermeoko Udal Musika Eskolak hainbat emanaldi eskainiko ditu Gabonei begira

-Besteak beste, talde hauek eskainiko dituzte emanaldiak: soka, haizea, gitarra, flauta, txistua, trikitixa, panderoa, koroa eta konboak.

Bermeon, 2022ko abenduaren 9an.- Bermeoko Udal Musika Eskolak hainbat emanaldi eskainiko ditu Gabonei begira. Besteak beste, talde hauek izango dira: soka, haizea, gitarra, flauta, txistua, trikitixa, panderoa, koroa eta konboak.

Honela, abenduaren 13 eta 14an, Gabon Entzunaldiak izango ditugu Nestor Basterretxea aretoan 19:15etatik aurrera gitarra, piano eta flauta ikasleen eskutik. Gainera, abenduaren 15ean (17:15etan) eta 20an (12:30ean), Gabon Doinuak eskainiko dira Zaharren Egoitzan. Abenduaren 15eko kontzertua gitarra taldeak eskainiko du eta, 20koa, trikitilari eta pandero joleek. Abenduaren 16an Erroxape Abesbatzak Erroxapeko lokalean kontzertua eskainiko du 19:00etatik aurrera. Azkenik, Abenduaren 20an, Santa Eufemia elizan, Musika Eskolako taldeek kontzertua emango dute 19:00etatik aurrera.

09 / 12 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0