Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak sastar eta paper edukiontziak berrituko ditu

Edukiontzi berriak egiteko kontratua esleituta dago eta irailerako jarrita egotea aurreikusten da

Renting sistema erabiliko da eta, guztira, 205 edukiontzi berri jarriko dira

Bermeon, 2020ko uztailaren 15ean.- Bermeoko Udalak herriko sastar eta paper edukiontziak berrituko ditu. Kontratua sinatuta, kontenedore berriak irailean jarrita egotea espero da, zaharkituta geratu direnak ordezkatuz. Gaur egun daudenak Udalarenak dira baina, berriak, ‘renting’ sistemaren bidez jarriko dira. Guztira, 5 urterako kontratua sinatu du Udalak eta 311.962 euroko inbertsioa egingo da (BEZ barne). 

Bermeok beharrezkoa zuen herriko sastar eta paper edukiontziak berritzea. Urteen joan etorriekin herriko zenbait puntutan zeudenak hondatuta zeuden eta aldatzeko premia zegoen. Bada, lizitazio prozesua bukatuta eta kontratua esleitu ostean, esleipena jaso duen enpresa Bermeorako edukiontziak fabrikatzen dabil eta irailean jarrita egotea espero da. Guztira, 205 kontenedore jarriko dira, 145 hiri hondakinak biltzekoak (errefusa) eta, 60, papera eta kartoia jasotzekoak.  

Bermeok, gaur egun, 5 edukiontzi mota ditu: errefusa, papera eta kartoia, organikoa, beira eta ontziak. Bada, lehenbiziko hiruren jabea Bermeoko Udala da. Beira edukiontziak Ecovidriok eta ontziak jasotzen dituztenak Garbiker enpresek kudeatzen dituzte. Orain, sinatu berri den kontratuari esker, errefusa eta papera eta kartoia biltzen dituzten edukiontzien mantenua eta garbiketa esleitutako enpresak egingo du.    

Kontenedoreak, esan bezala, irailerako jarrita egotea aurreikusten da, herritarren aspaldiko beharrizan honi erantzuna emanez.

15 / 07 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0