Albisteak

Albistea

'Anton Martín o no hay más mus' antzezlana urriaren 26an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

Sinsorgadas y Producciones taldearen eskutik, ‘Anton Martín o no hay más mus’ antzezlana taularatuko da urriaren 26an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, gaueko 21:00etan. Ozkar Galán bermeotarrak idatzitako lan honen aktoreak Javier Antón eta Gorka Martin dira. 

Bilboko erriberatik paseatzen zebiltzan mutil gazte biren istorioa da. Bakoitza bere errekaren aldetik zebilen eta bat-batean ikusleei hogei euro eskatzen hasten dira...Hogei urte pasa ondoren, Antonek eta Martinek argi dute: hogei euro nahi dituzte oraindik eta horregatik eskatu egingo dituzte. Antzezlan honetan pertsonaien bidez adiskidetasuna, leialtasuna eta askatasun sexuala jorratuko dira. 

Ozkar Galan egilea Bermeoko saioan presente egongo da eta antzezlanari buruzko galderei erantzuteko prest egongo da. 

Antzezlana gaztelaniaz izango da. Sarrerak 6 euro dira eta salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan  edo www.kutxabank.es web gunean. Langabe, ezindu eta adineko eta gazte txarteldunek %25eko deskontua izango dute leihatilan. 

22 / 10 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0