Albisteak

Albistea

93 zuhaitz eta zuhaixka landatuko dira datozen egunetan

  • 68 zuhaitz herrigunean jarriko dira, eta beste 25, Peruaristin. Gaur bertan hasi dira landaketa lanekin.

Bermeoko Udalak 93 zuhaitz eta zuhaixka landatuko ditu datozen egunetan; azken aldian egin den zuhaitz landaketarik handiena izango da urtarrilean egingo dena.

Zuhaitz landaketen aurrekontua, guztira, 11.064,90 eurokoa da, eta udal lorazainak arduratuko dira landaketa horiek egiteaz. Gaur goizean hasi dira landaketak egiten, eta Atalden landatu dituzte lehenengo aleak.

Landatuko diren zuhaitz gehienak bertoko espezieak dira: gaztainondoak, aretxak, gereziondoak, astigarrak, ereinotzak, gurbitzak… Horietatik, 68 zuhaitz herriguneko zenbait lekutan jarriko dira; hala nola, Talan, San Martineko kalistenia gunean, San Migeleko parkean eta Adubidxe kalean, kanposantu aurreko aparkalekuan, Esparrun, Erretenen, Atalden, Haurreskolan eta Aritzatxu Bidean. Kasu batzuetan hildako zuhaitzak ordezkatuko dira, eta beste batzuetan landaketa berriak izango dira.

Beste 25 zuhaitzak Bermeoko Udalak Matxitxako aldean daukan lursail batean landatuko dira, Peruaristin, hain zuzen ere.

Landaketaren helburua da herriguneko kaleetan eta berdeguneetan zuhaitzen kopurua handitzea, herritarren bizi kalitatea hobetzeko, eta baita ere aldaketa klimatikoaren aurrean herrigunea hobeto babesteko, zuhaitzek gerizpea eta giro freskoagoa sortzen baitute

24 / 01 / 2025

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0