Albistea
Zinemaren alde ilunena gustuko dutenak hitzordu garrantzitsua izango dute uztailaren 17an, ostiralean, Bermeon. Izan ere, bertan izango baita Gorefest jaialdiaren 15. edizioa aurten gaia ‘postapokalipsia’ izanik.
Mundu guztiko film laburrak eta zinema alternatiboa izango dira ikusgai Spookypheria Productions elkarteak Bermeoko Udalaren laguntzarekin antolatutako XV. Gorefest jaialdian. Aurreko edizioetan bezala, terrorearekin, gorearekin, suspensearekin eta umore onarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren pertsona guztiek. Sarrera 3 euro izango da.
Gorefest 2015 uztailaren 17an, barikuan, iluntzeko 20:30ean hasiko da Nestor Basterretxea aretoan, munduko hainbat tokitako bederatzi laburmetraien emanaldiarekin. Ondoren, ‘Choose Your Own Adventure’ luzemetraien maratoia ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Spookypheria Productions elkarteak azaldu duenez, animazio aktoreek ere parte hartuko dute Bermeoko kaleetan arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bermeon giro ‘postapokaliptikoa sortuz”. Horrez gain, kalean umeak makillatzeko ere mahai bat jarriko dute, umeei ere gai honen inguruan margotuz.
Spookypheria Productions elkarteak zine mota hau gustuko dutenei eta zinemazale guztiei Gorefest jaialdian parte hartzera gonbidatu die.
010 (94 617 91 00)