Albisteak

Albistea

Mikroenpresentzat mugikorraren erabilerarekin lehiakorragoak izateko aholkularitza tailerra Bermeon

 

 

 

 

 

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez, eta Bermeoaldeko Behargintzaren kolaborazioarekin, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) erabiltzen ikasteko eta horrela negozioak lehiakorragoak izateko doako aholkularitza pertsonalizatuak antolatu ditu. Tailer horiek 10 langile baino gutxiago duten autonomo eta mikroenpresei zuzenduta daude eta Behargintzan emango dira.

Teknologi berrien erabilerari buruzko aholkularitza tailerra honakoa izango da: “Nola erabili mugikorrak zure negozioa eraginkorragoa izateko” (maiatzak 3 edo 9).

Izena ematea Behargintzan izango da (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1. / Tel: 94 617 91 90 / prospekzioa@bermeo.eus) maiatzaren 1a baino lehenago eta plazak mugatuak dira. Interesa duten pertsonak Behargintzarekin kontaktuan jarri behar dira.

 

 

 

24 / 04 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0