Albisteak

Albistea

Bermeoko V ziklokros eguna.

BERMEOKO V. ZIKLOKROS EGUNA

 

DATA: 2015eko azaroak 1, domeka.

HERRIA: Bermeo.

ANTOLATZAILEAK: UDALAREN KIROL PATRONATUA ETA BERMEO TXIRRINDULARITZA TALDEA

LASTERKETA EZBERDINEN HASIERA TOKIA: Burujabetasun zelaian (Kanposantuaren ondoko kanpan).

ORDUA: Lehen lasterketa goizeko 11:00etan izango da. 

LASTERKETAREN IZAERA.

Herrikoia, soziala eta konpetizioa helburu bezala ez duena.

EKINTZAREN HELBURUAK

  Herritarrak kirol jardueraz sentsibilizatzea. Osasuna eta kirolaren arteko harreman estua azaldu.

  Kirola Bermioko kaleetan ikustea eta batez ere sentitzea.

  Kirol ezberdinak herritarrei hurbiltzea. Konpetizio ezaugarria populartasun ezaugarriaz ordezkatu. Ekintza herrikoiak bultzatu, adin ezberdinetara zuzendutako kirol ekintzak planteatu, baita adin guztiak barne hartzen dituen ekintzak proposatu, umeei dagokienez kirol hezitzailea bultzatu, ...

  Kirola ez dela federatuen gauza bakarrik, denona da eta denok parte hartu dezakegula.

  Aurreko urteetako ekintzei jarraipena ematea diziplina bat (txirrindularitza) sendotuz,  jakinda ekimen honek herriko kirolarien artean erantzun ezin hobea eduki duela.

NORI ZUZENDUTA

  Bermeoko herritar guztiei zuzendutako kirol ekintza da, L.H. 1 mailatik hasita. Edonork parte hartzeko aukera izango du.

  Adin guztietako herritarrek kirol ekitaldi honetan parte hartzea nahi dugunez, 6 bizikleta lasterketa egitea pentsatu dugu: LH 1, LH2, LH3 eta 4, LH5 eta 6, eta azkenik,  DBH. 1-2 –3 eta 4, eta  Nagusien lasterketa. 

LASTERKETA EZBERDINAK :                                      

     lh 5-6:                    Goizeko 11:00etan

     lh 3-4:                    Goizeko 11:30ean

     lh 2:                       Goizeko 11:50ean

     lh 1:                       Goizeko 12:05ean

     dbh 1-2-3-4 eta NAGUSIAK:  Goizeko 12:15ean

 SEGURTASUNA: 

   Lasterketan parte hartzeko ezinbestekoa da KASKOA eramatea.

INFORMAZIO GUNEAK

     Bermeoko Araneko kiroldegiko  bulegoan.

    Web orri honetan:  www.bermeo.org

IZEN EMATEA

  Nagusiek Bermeoko Araneko kiroldegian eta ikasle bakoitzak bere ikastetxean.

  Ikastetxeek urriaren 28an ekarri beharko dute zerrendak Ziklokrosaren egun berean ezin izango da izenik eman.

  Izena ematea:

     Umeak eta txikiak (LH1etik LH6ra):  1 euro.

     Gazteak eta nagusiak (DBH1tik gora): 2 euro.

  Nagusiek Araneko kiroldegian izena emateko orduan, agiri bat sinatuko dute non bere osasun egoeraren barri delarik Bermeoko Ziklokros Egunean parte hartzen duela adieraziko du.

DUTXAK

   Lasterketa bukatu ondoren dutxatzeko aukera egongo da Artza Frontoian.

EDARIA

    Lasterketa bukaeran edaria eskeiniko jake partehartzaile guztiei.

ESKUMUTURREKOA

   Izena emateko orduan partehartzaile bakoitzari bere eskumuturrekoa  emango jako, lasterketa egunean eraman beharrekoa.

   Partehartzaile batzuei (ume, txiki  eta gazteei) ikastetxeetan banatuko jake,  zentru bakoitzeko arduradunen eskutik. Nagusiei Araneko kiroldegian emango  jake izena ematen duten unean.

KOLABORATZAILEAK

    HITZA, SAN FRANTZISKO HERRI ESKOLA, SAGRADO CORAZON IKASTETXEA, ELEIZALDE IKASTOLA, IGNACIO AROCENA INSTITUTUA, BARRI AUTO-ESKOLA.

LASTERKETAREN ANTOLAKETAN DAUDEN HERRIKO INSTITUZIO EZBERDINAK.

      1.BERMEO TXIRRINDULARITZA TALDEA

     2.GURUTZE GORRIA

     3.BERMEOKO UDALAREN KIROL PATRONATUA

     4.HERRIKO BOLONDRESAK

     5.ZERBITZU SAILA

27 / 10 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0