Albisteak

Albistea

Udal Kirol Patronatuak 'Busti zaitez esklerosi anitzaren aldeko' kanpainarekin bat egingo du domekan

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak ‘Busti Zaitez Esklerosi anitzaren aldeko’ kanpainarekin bat egingo du igandean, uztailaren 12an. Kanpaina hau Esklerosi anitzaren Euskal Fundazioak antolatzen du eta helburu nagusiak bi dira: gizarteari gaixotasunaren inguruko informazioa ematea eta errehabilitazio zerbitzuetarako dirua biltzea.

Horrela, Bermeoko Udal Kirol Patronatuak elkartasun jardunaldi honetan parte hartuko du eta gaixotasuna dutenekiko elkartasuna agertu nahi duten herritarrek Araneko kiroldegiko igerilekuan dute aukera domekan 10:00etatik 14:00etara. Bertara joan eta uger egin behar dute. Bukatzean, uger egindako distantziak neurtuko dira.

Horrez gain, Araneko kiroldegian stand bat jarriko da esklerosi anitzari buruzko informazioarekin eta hainbat produkturekin.

08 / 07 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0