Albistea
Bermeoko Mañu auzoko jaiak uztailaren 16an, eguenean, Karmen Egunean, hasiko dira eta uztailaren 19ra arte (domeka) ekimen ugari izango dituzte. Horrela, uztailaren 16an, goizeko 10:30ean txupinazoarekin hasiera emango zaie jaiei eta 11:00etan eta 12:30ean mezak egongo dira.
Eguerdiko 13:00ean umeek jolasekin gozatzeko aukera izango dute eta 19:00etan meza egongo da. Ondoren 19:30 herri kirolen txanda izango da eta 21:30ean zaldi probak izango dira. Egun guztian zehar trikitilariek giroa alaituko dute eta umeek gaztelu puzgarrietan disfrutatu ahal izango dute.
Barikuan, uztailaren 17an, bigarren Karmen Egunean, goizeko 11:00etan auzoko hilen aldeko meza izango da eta 20:00etan bakailaoa dastatu ahal izango da trikitilarien doinuekin. Gaueko 21:30ean zaldi probak izango dira Mañu auzoan.
Zapatuan, uztailaren 18an, sukalkia egingo da. Goizeko 11:00etan sukalkirako izen-ematea izango da eta 13:00etan aurkezpena. Arratsaldeko 16:00etan mus txapelketa egongo da eta 18:30ean sukalki txapelketaren sari banaketa.
Arratsaldeko 19:30ean Alkartasuna dantza taldearekin euskal dantzak ikasteko aukera egongo da eta 21:00etan zaldi probak. Eguna ondo bukatzeko 23:00etan afari herrikoia eta gaueko 12:00etan erromeria. Egun guztian zehar gaztelu puzgarria izango dute umeek.
Uztailaren 19an, domekan, gaueko 21:30ean, zaldi probak egongo dira eta ondoren zozketa egingo da, jaiei amaiera emanez.
Mañu auzoko jaiak Mañu auzoko jai batzordeak antolatzen ditu Bermeoko Udalaren laguntzarekin. Bermeoko Udalak Mañuko bizilagunei jai zoriontsuak opa dizkie eta herritar guztiak gonbidatu ditu jaietan parte-hartzera.
010 (94 617 91 00)