Albistea
-Luzemetraiaren zuzendari Jabi Elortegik eta Joseba Usabiaga aktoreak aurkezpenean parte hartuko dute eta, proiekzioa bukatuta, solasaldia egongo da.
Bermeon, 2022ko urriaren 4an.- Bermeoko Nestor Basterretxea aretoak ‘El Vasco’ filmaren aurrestreinaldia hartuko du bihar. Gainera, luzemetraiaren zuzendari Jabi Elortegik eta Joseba Usabiaga aktoreak aurkezpenean parte hartuko dute eta, proiekzioa bukatuta, solasaldia egongo da. “Garbi genuen aretoetara iritsi aurretik Bermeon egon behar genuela. Bermeotar guztiak gonbidatu nahi ditugu filma ikustera eta gurekin solasaldia izatera”, adierazi du Elortegik.
Sarreren prezioa 5,20 eurokoa izango da eta proiekzioa 19:00etan izango da. “Oso pozik gaude estreinaldi honekin eta protagonistak gurekin batera izatea zorte handia da. Aukera ezin hobea da euren lana ezagutu eta eurekin hizketaldia izateko”, adierazi du Bermeoko Kultura zinegotzi Alazne Zumetak.
Sarrerak hemen salgai: https://www.giglon.com/evento/el-vasco
010 (94 617 91 00)