Albistea
Bermeon, 2019ko urriaren 2an.- Udako oporraldia amaituta, asteburu honetan hasiko dira martxan berriro etxeko txikienei zuzendutako Gaztelekua eta Ludoteka zerbitzuak, Gizarte eta Kultura Etxeko beheko solairuan.
Ludoteka barikuetan eta zapatuetan egongo da zabalik, 17:30etik 20:30era. Zerbitzu hau 6 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta urrirako jarduera ugari antolatu dituzte. Esaterako, urriaren 18 eta 19ko astebururako irteera bat prestatu dute.
Herriko nerabeei zuzendutako zerbitzua, Gaztelekua, barikuetan eta zapatuetan zabalduko da baita ere, baina ordutegi ezberdinarekin; izan ere, 18:00etatik 22:00etara egongo da irekita. Zerbitzu hau 12 eta 18 urtera bitarteko gaztetxo eta nerabeei zuzenduta dago eta azpimarratzekoa da hezitzaile bi arituko direla lanean.
• LUDOTEKA / 6-11 urtera arteko umeentzat
Ordutegia: barikuetan eta zapatuetan, 17:30etik 20:30era
Urriak 4 eta 5: Zelan oporrak?
Urriak 11: eskulanak.
Urriak 18 eta 19: irteera.
Urriak 25 eta 26: eskulanak.
• GAZTELEKUA / 12-18 urtera arteko gazteentzat
Ordutegia: barikuetan eta zapatuetan, 18:00etatik 22:00etara
Urriak 4 eta 5: ‘Zeuk Esan’ Bideo lehiaketa.
Urriak 11, 18 eta 25: ‘Beldur barik’ lehiaketarako prestatu eta parte hartu
Urriak 12: ‘Koktel tailerra’. Alkoholik gabeko koktel tailerra.
Urriak 19: Karaoke Txapelketa
Urriak 26: Halloween prestaketa. Espazioa dekoratu datorren larunbatean ospatuko den festarako
010 (94 617 91 00)