Albisteak

Albistea

Eduardo Elosegi Ekologia katedradunak Eukaliptoen landaketek ingurumenean duten eragina aztertuko du ostiralean eskainiko duen hitzaldian

“Eukaliptoen eragina ingurumenean” izenburupean aurkeztuko da Nestor Basterretxea aretoan ostiralean arratsaldeko 19:00etan

Bermeon, 2021eko ekainaren 16an.- Bermeoko Udalak joan den maiatzean aho batez erabaki zuen garapen jasangarrirako helburuekin bat egitea basoak modu iraunkorrean kudeatzeko. Mendi publikoetan baso kudeaketa iraunkorrago baten alde egiteko apustua erakutsi zuen, horretarako eukaliptoen azalera murriztuz eta era berean bertako baso anitzak sustatuz. Hori horrrela, Bermeoko Udalak, “Basoak” izeneko lantaldean adostuta, udalerriko basoen egoera zehatza ezagutu aldera “Eukaliptoen eragina ingurumenean” hitzaldia antolatu du ostiralerako.

Iazko Baso maparen arabera, Bermeon, eukaliptoen landaketek 900 hektarea okupatzen dituzte, alegia, udalerriko zuhaitz-azaleraren ehuneko 38a. Horrek, kezka sortu du Udalean, izan ere, Udalerriko azaleraren ehuneko 66a Urdaibaiko Biosfera Erreserba edo Gaztelugatxeko eremu basbestuaren barruan dagoelako.

Arturo Elosegi EHU-ko Ekologia Katedraduna da hitzaldiko protagonista, biologian lizentizatua, ekologian doktorea eta ikerlari Nagusia Ibai Ekologia ikerketa taldean. Elosegik, eukalipto-landaketen ingurumen eragina Euskal Erkidegoan izenburuko txosten zientifikoa argitaratu zuen 2020an, UPV/EHU eta Aranzadi Zientzia Elkartearen babesean eta ostiralean Bermeon izango dugu bere ikerketen berri emateko.

16 / 06 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0