Albistea
· Gaur egin dan Osokoan, zinegotzien erantzukizun politikoen banaketaren barri emon da, eta baita alkateordeen eta udal Gobernu Batzarreko kideen izendapenen barri be.
· Udalbatza barria datozan asteetarako hainbat ekintzatan eta proiektutan dabil beharrean daborduko, hiru bloke handiren inguruan: bizitza kalidadea, herri bizia eta nortasuna.
Bermeon, 2019ko garagarrilaren 2an.- Bermeoko Udalak, 2019-2023 epealdirako Gobernu talde barriaren organigramaren barri emon dau gaur goizean. Udal gobernuko kideak honeek izango dira: Aritz Abaroa Cantuariense, Bermeoko alkatea, eta bere ondoan, Idoia Platas Arenaza, Maitane Leizaola Zulueta, Jose Mª Larrocea Etxebarria, Alazne Zumeta Garro, Ibon Legarreta Erkiaga, Kepa Zumeta Garro, Gaizka San Pedro Mujika eta Ziortza Irastorza Muruaga.
Gaur egin dan Osokoan, zinegotzien erantzukizun politikoen banaketaren barri emon da, eta baita alkateordeen eta udal Gobernu Batzarreko kideen izendapenen barri be:
· 1. alkateordea: Idoia Platas Arenal; Urigintza, Obra eta Ingurumen saileko eta Ekonomia eta Ogasun saileko zinegotzi eskuordetua be izango da.
· 2. alkateordea: José Mª Larrozea Etxebarria; Zerbitzu saileko eta Udaltzaingo saileko zinegotzi eskuordetua izango da.
· 3. alkateordea: Alazne Zumeta Garro; Kultura eta Hezkuntza, Gazteria, Langile eta Prebentzino sailetako zinegotzi eskuordetua be izango da.
· 4. alkateordea: Ibon Legarreta Erkiaga; Antolakuntza eta Teknologia Barri saileko zinegotzi eskuordetua be izango da.
· Ziortza Irastorza Muruaga; Lugintza zinegotzi eskuordetua izango da.
· Kepa Zumeta Garro; Ekonomiaren Garapen, Turismo eta Behargintza eta Euskera sailetako zinegotzi eskuordetua izango da.
· Gaizka San Pedro Mujika Kultura, Hezkuntza eta Gazteria sailetako albokoa izango da.
Udal egitura barrian, Maitane Leizaola Zulueta Bozeroalea eta Gobernu Taldearen eta Bermeoren ekonomiaren garapenagaz erlazionautako proiektu estrategikoen Koordinatzailea izango da.
Udal gobernu batzarra astero alkartuko da, eta ohiko Osokoak bi hilebetez behingo azkenengo barikuan egingo dira.
Abante
Abaroak adierazo dauenez, “Gobernu talde barria beharrean dabil daborduko, preminazko gaiei ekiteko, erabagiak hartuz, baina baita lehentasunak ezarriz be, hiru bloke handiren inguruan hainbat ekintza eta proiektu planifiketako: bizitza kalidadea, herri bizia eta nortasuna”.
Aurreratu dauenez “Gobernu honen helburua, beste ezer baino lehen, garbiketea, argiztapena, segurtasuna eta mobikortasuna hobetzera zuzendutako egitekoei ekitea da”. Udal zerbitzuakaz batera beharrean gabilz, geure kaleetako garbiketa indartzeko, eta sentsibilizazino eta kaleko hezkuntza plan bat be ari gara diseinetan, zibikoak ez diran jarrerak prebeniduteko. Danon etxea garbi eukitea gutako bakotxaren zeregina da”.
Udalerria ekonomiaren ikuspegitik barriro indartzean be zentrau da Abaroa: “daborduko beharrean gabiz ‘Lokalbide’ programea definiduten eta martxan jarten, alde zaharrean hutsik dagozan lokaletan ekintzailetzea bultzatzeko”.
Udala antolatzeko osokoaren ostean egin dan lehenengo prentsa aurreko horretan, udalerri arrantzaleko alkateak erakundeen arteko lankidetzaren buru izateko borondatea berretsi dau. “Badakigu beharrezkoa dala beste administrazino batzuekaz batera behar egitea. Horregaitik, atzo, Bizkaiko Ahaldun Nagusiagaz izandako bileran, erakundeen arteko laneko mahaia martxan jartea planteau gendun, eta denpora gitxi barru Eusko Jaurlaritza be mahai horretara gehitzea gurako geunke.”
Horrez gain, Abaroak kudeaketa eredu edegia, gertukoa, eta udalerriko politika, gizarte, kultura eta ekonomia arloko eragile guztiakaz izan beharreko lankidetzan oinarritutakoa aurrera eroateko konpromisoa adierazo dau. “Zintzotasunez, gardentasunez, gertutasunez eta geure herrikideen aurrean arpegia emonez beharrean jarraituko dogu”.
010 (94 617 91 00)