Albistea
-Laguntza eskatzeko azkeneko eguna abenduaren 15a izango da
Bermeon, 2022ko apirilaren 11an.- Bermeoko Udalak herriko merkataritza establezimenduetan errotuluak euskaraz ipintzeko diru-laguntza argitaratu du. Izan ere, laguntza honen helburuak dira merkataritza eta enpresa arloan euskararen erabilera sustatzea eta establezimenduetako identifikazio-ikurrak euskaraz jar daitezen laguntzea, udalerriko hizkuntza paisaia euskaratuago egon dadin.
Horretarako, 300 eurora arteko diru-laguntzak emango ditu udalak errotulu bakoitzeko. Hori bai, eskatzaileak, errotulua jarri aurretik, honen zirriborroa aurkeztu beharko du, aurreikusitako testuarekin. Ondoren, jatorrizko faktura aurkezteaz gain, ipinitako errotuluaren argazkia ere aurkeztu beharko du. Laguntza eskatzeko azkeneko eguna abenduaren 15a izango da.
Dirulaguntzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:
- Telefonoa: 94 617 9122
- Helbide elektronikoa: euskera@bermeo.eus
- https://www.bermeo-euskaraz.eus/diru-laguntzak
010 (94 617 91 00)