Albistea
-Doako hitzaldi hau urtarrilaren 12an izango da, 18:00etan, Kultur Etxean eta jabeen erkidego bat urratsez urrats eratzeko informazioa eskainiko da
-Nagusiki Alde Zaharreko bizilagunei zuzendutako hitzaldia da, halere, beste auzo batzuetan bizi direnek ere parte hartu ahal izango dute
Bermeon, 2023ko urtarrilaren 09an.- Bermeotarren artean segurtasuna sustatzen eta bultzatzen jarraitzeko helburuaren barruan, eta gertuko administrazioa sortzen jarraitzeko xedez, Bermeoko Udalak- Beruala Alde Zaharra Berritzeko Elkartea eta Udaleko Zerbitzu Juridikoaren bitartez- “Jabeen komunitateak eratzeko komenigarritasuna” izeneko hitzaldia antolatu du.
Hitzaldi informatibo hau nagusiki Alde Zaharreko bizilagunei zuzenduta dago, halere, beste auzo batzuetan bizi direnek ere parte hartu ahal izango dute. Bertan, jabeen erkidego bat nola eratu azalduko da urratsez urrats. Jarduna 18:00etan hasiko da eta Kultur Etxean izango da.
Ekitaldian zehar, beste batzuen artean, jabeen erkidego gisa erroldatuta egotearen abantaila nagusiak aztertuko dira, baita egin beharreko izapideak azaldu ere. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman gabe joan daitezke.
“Gure helburu nagusietako bat gertuko administrazio bat sortzea da, Bermeoko bizilagunei irtenbideak eskainiko dizkiena. Halaber, Alde Zaharra bizitzeko leku eroso eta atsegina izan dadin lan egiten dugu. Espazio bizia eta erakargarria izatea nahi dugu. Gainera, jabeen komunitateak sortzeak segurtasuna sustatzen duela uste dugu” adierazi du Aritz Abaroa Bermeoko alkateak.
010 (94 617 91 00)