Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak gaur zabaldu du saihesbidea eta herrigunearen arteko lotura berria

-Semaforo sare berriari eta sei kaleen bidegurutzean buruturiko hobekuntzei esker herriko hainbat  gunetako trafiko dentsitatea txikitzea espero da

Bermeon, 2021ko apirilaren 19an.- Bermeoko Udalak gur zabaldu du saihesbiderako Tellaetxe tar Josu kaleko lotura. Lotura honen helburua, besteak beste, herriko hainbat gunetako trafiko dentsitatea txikitzea izan da. Herriko sei kaleen bidegurutzean hobekuntzak gauzatu dira eta ibilgailuen zein oinezkoen joan-etorriak antolatzen laguntzeko semaforoak jarri dira baita ere.

Semaforo-sare berria jartzeaz gain, trafikoa ere berrantolatu da, herriko kale batzuetako trafiko norabideak aldatuz.

Goizean goiz, trafiko errealarekin lehen saiakerak egiterakoan, semaforoen denbora egokitu egin behar izan dute trafikoa arintzeko eta auto-pilaketak ekiditeko. Udaltzaingoa lehen ordurik inguruan dabil sor daitezkeen arazoak konpondu eta herritarren zirkulazio ohituren aldatu beharraz ohartzeko erabiltzaileei.

Horrez gain, 12 plazako doako aparkaleku birakaria ere martxan jarri da gaur, eta bertan, lehenbiziko ordutik kontzientzia sortzaileak aparkalekuaren gaineko informazioa zabaltzen dihardute.

Lan horiei esker, herritarrek, herriko zeharkaleetatik ibili gabe, Bermeora sartzeko eta irtetzeko aukera izango dute eta era berean, herriko erdiguneko trafikoa arinduko da.

19 / 04 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0