Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Berhaz zerbitzua aurrez-aurre eskainiko du ekainetik aurrera, herritarrak hitzordua eskatu ondoren

Hitzordua ‘010’ telefonoan edo 010@bermeo.eus helbide elektronikoan eskatu beharko da

Bermeon, 2020ko maiatzaren 29an.- Bermeoko Udalak Berhaz zerbitzua aurrez-aurre eskainiko du berriz ere ekainetik aurrera. Honela, herritarrek arreta zuzeneko zerbitzuan egiten zituzten tramiteak burutzeko aukera izango dute, betiere, 010 telefonoan edo 010@bermeo.eus helbide elektronikoan hitzordua eskatu eta gero. Dauden eskariak kontutan hartuta orduak antolatu eta egunak finkatuko dira eta, horren arabera, bulegoa behar den egunetan irekiko da, eskari guztiei irtenbidea emateko.

Berhaz bulegoan herritarren eta langileen osasuna bermatzeko neurri guztiak hartu eta segurtasuna mantentzeko lan dinamika zein protokoloak finkatu ostean, Udalak, arreta zuzeneko zerbitzua berriz eskaintzea lortu du. Hala ere, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik, bai telefonoz deituta edo baita helbide elektroniko bat bidalita ere.

Berhaz bulegoak, orain arte, beharrezkoak ziren eta urgentziaz tramitatu beharreko gaiak bideratzeko, astean behin, herritarrekin hartu eman zuzena bermatu du, beste baliabide batzuen bitartez ezinezkoa zuten herritarrei arreta eskaintzeko eta Correos zerbitzutik jasotzen ziren eskariak erregistratu eta tramitatzeko. 60 herritar baino gehiagori eskaini zaie arreta zuzena pasa den apiriletik.

Ekainetik aurrera, beste urrats bat eman eta herritarrei hitzordua eskatzeko aukera eskaintzen zaie, edozein tramite arreta zuzeneko zerbitzua erabilita burutu ahal izateko.

29 / 05 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0