Albistea
Bermeoko Udalaren Lanbide Hastapena eta Sustapena Ikastegian (Atalde 8an) 2015/2016 ikasturteko matrikula epea zabalik dago eta, horrela, DBHko graduatua lortu ez duten 15 eta 17 urte bitarteko gazteek aukera dute Oinarrizko Lanbide Heziketako programetan izena emateko.
2015/2016 ikasturtean eskainiko den prestakuntza honakoa da: Elementu Metalikoen Fabrikazioa eta Ibilgailuen Mantenimendua.
Bermeoko Udalaren Lanbide Hastapena eta Sustapena Ikastegiak gogoratu duenez, heziketa arautua da, balio akademiko eta profesionala du, Estatu osorako balio du eta urte biko iraupena du.
“Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua lortuz gero Erdi Mailako Zikloetarako ateak zabalik gelditzen dira”, nabarmendu du.
Izena emateko epea zabalik dago uztailaren 21era arte, goizeko ordutegian Bermeoko Udalaren Lanbide Hastapena eta Sustapena Ikastegian (Atalde 8an). Informazio gehiago nahi izan ezkero, deitu 946179175 telefono zenbakira.
010 (94 617 91 00)