Albistea
-Txakurren jabeei udal araudia gogorarazi asmoz eta ordenantza betetzen dela bermatu aldera, hurrengo egunetan ekimena abiaraziko da
Bermeon, 2021eko maiatzaren 17an.- Gaur hasi eta hurrengo egunetan, Udaltzaingoak, herriko txakurren egoera aztertzeko kanpaina berezia zabalduko du. Horrela, aipatu kanpainaren barruan gauzatuko diren ekintzen artean, agenteek txakurren zaintza areagotuko dute espazio publikoetan indarrean dagoen ordenantza betetzen dela bermatzeko. Egiaztatuko diren puntuen artean, mikrotxiparen presentzia, udalerrian erroldatuta egotea eta arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzia egiaztatzea, besteak beste.
Horrez gain, animalia paseoan ateratzeko orduan, animaliaren jabeak segurtasun baldintzak ere bete behar izango ditu (uhalarekin, muturrekoarekin, hala dagokionean). Udalerrian 2.784 txakur daude erroldatuta eta iaz 59 salaketa ezarri ziren udal ordenantza urratzeagatik. Hala ere, oro har, txakurren jabeek legedia betetzen dute.
Bestalde, txakurra, Pit Bull Terrier-a, Staffordshire Bull Terrier-a, American Staffordshire Terrier-a, Rotweiler-a, Dogo Argentinarra, Fila Brasildarra, Tosa Inu-a, Akita Inu-a edota oso agresiboa baldin bada, dagokion lizentzia eskuratu beharko du bere jabeak. Horretarako, behar diren argibideak jasotzeko eta bete behar diren ereduak aurkezteko Berh@z bulegoan eta Zerbitzu Sailan izango dira eskura. Txakurren bajak edo jabe aldaketak Udalari jakinarazi behar zaizkio, erroldaren kontrola egiteko.
Urte osoan zehar txakurren egoera aztertzen den arren, gaur martxan jarritako kanpainak izaera berezia du, herritarren aldetik animalien zaintza zorrotzagoa izan dadin eta era berean bizikidetza hobetu asmoz.
010 (94 617 91 00)