Albistea
Bermeon, 2022ko ekainaren 14an.- Izaro Bikers Bermeoko taldeak antolatzen duen eta Udalak babesten duen ‘Magurios’ jaialdia hemen da! Bi urtez antolatu gabe egon den ekimen hau Burujabetasun Zelaira itzuliko da ekainaren 17, 18 eta 19an. Urtero bezala, ekintzaz beteta etorriko da. Kontzertuak, erakustaldiak, motor ibilbideak… denetik izango du!
“Pasa den astean udako kultur egitarauaren berri eman genuen eta aipatu genuen normaltasuneranzko bidea hartzen gaudela. Bada, gaur aurkezten dugun ekitaldi hau horren erakusle bikaina da. Herrian 11. aldiz egingo den motor kontzentrazio honek bere ibilbidea egina du eta gustu handiz hartuko dugu beste behin ere. Ziur nago, urtero bezala, oso ondo aterako dela dena”, aipatu du Bermeoko Kultur zinegotzi Alazne Zumetak.
Maguriosek ateak ekainaren 17an zabalduko ditu eta egun horretatik bertatik doako kanpalekua zabalik egongo da. Ondo etorria egiteko antolatzaileek berakatz zopa eskainiko dute ostiralean. Hurrengo egunean, larunbatean, 11:00etatik 13:30etara motor ibilbidea egingo da Urdaibaiko eskualdean zehar. Bazkaria 14:30ean egingo da eta horretarako izena eman beharko da. Larunbateko bazkari eta afariez eta igandeko bazkariaz gozatzeko 20 euro ordaindu beharko dira (18 online bidez erosten badira gaslap.com/eventos-motorsport/magurios-2022/ webgunean). Larunbateko bazkari afariak bakarri nahi badira 12 euro ordaindu beharko dira (10 online bidez).
Larunbateko arratsaldean, 16:30etatik 19:00etara bigarren motor ibilbide bat antolatu da Bizkaiko kostaldean zehar eta 20:15etan Emilio Zamora ‘stuntman’-ak ikuskizuna eskainiko du. 22:00etatik 00:00etara The Bond Scott Band-ek kontzertua eskainiko du eta ordu horretatik 03:30era DJ Markelinek giroa alaituko du.
Igandean 11:00etatik 12:30etara motor ibilbidea egingo da Urdaibai eskualdean zehar eta 13:30ean Emilio Zamorak bigarren erakustaldia eskainiko du. 14:30ean bazkaria antolatu da eta amaiera emango zaio jaialdiari.
010 (94 617 91 00)