Albistea
Bermeoko Udalak herritarrek 2019. urterako aurrekontuetan parte hartzeko hitzordua jarri du abenduaren 15ean, zapatuan, 11:00etatik 12:30era, Bermeoko Kultur etxean (Gazteleku). Ekimen honetan Udalak herritarrei aurkeztu nahi die 2019. urterako proposatzen dituen proiektuak eta aurrekontua eta, era berean, herritarren ekarpenak lortu nahi ditu.
Bermeoko Udalak bermeotar guztiak gonbidatu ditu aurrekontuei buruzko hitzordu honetan parte hartzera, “Bermeo, gure herria, denon artean eraikitzen jarraitzeko”.
010 (94 617 91 00)