Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak San Martin auzoan babes ofizialeko 36 etxebizitza salgai jarri ditu

  • Trasteleku eta garajedun 2 eta 3 logelako etxebizitzak izango dira eta interesatuek 2021eko urtarrilaren 31a baino lehen eman beharko dute izena Berualan
  • Etxeen gaineko informazio guztia, plano eta argazkiak barne, Udalaren webgunean eskegiko da  

Bermeon, 2020ko abenduaren 21ean.- Bermeoko Udalak 36 babes ofizialeko etxebizitza salgai jarri ditu San Martin auzoan. Bi eta hiru logaleko etxeak izango dira eta 139.053,83 euro eta 158.038,62 euro bitartean erosi ahal izango dira, BEZ barne. Hauetakoren bat erosteko interesa izan dezakeenak Berualan izena eman beharko du 2021eko urtarrilaren 31a baino lehen. Gainera, planoen gaineko informazioa, argazkiak eta datu zehatzagoak www.bermeo.eus webgunean edota Berualan bertan aurkitu ahal izango ditu herritarrak.

36 etxe hauetakoren bat erosteko Etxebiden izena eman beharko da derrigorrez. Norbaitek izena bertan emanda izango ez balu eta laguntza beharko balu, Berualatik kudeatu ahal izango da eskaria. Babes ofizialeko etxebizitzak izanik, zenbait baldintza bete beharko dituzte interesatuek. Alde batetik, behar beharrezkoa izango da beste etxe baten jabea ez izatea. Bestalde, diru sarrerei dagokienez, gutxienez urteko 12.000 euroko sarrerak izan beharko ditu eta, gehienez, 39.000 eurokoak. Diru kantitate hauek gordinak dira.

Etxeek tamaina ezberdinak izango dituzte. Bi eta hiru logeladun etxebizitzak dira salgai daudenak;  txikienak 70 metro koadro izango ditu eta handienak, berriz, 90 metro koadro inguru. Guztiak aparkaleku eta trastelekuarekin datoz. Informazio zehatzagoa nahi duenak jarri dadila harremanetan 94-617 91 73 telefonoan,  beruala@bermeo.eus helbide elektronikoan edota gerturatu dadila Berualara (Andra Mari kalea 22).

21 / 12 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0