Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako egoiliarrek Andra Mari jaiak ospatu dituzte

 

 

Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako egoiliarrek, beste urte batzuetan legez, Bermeoko Andra Mari jaiak ospatu dituzte. Hainbat izan dira egoiliarrek jai egunetan izan dituzten ekimenak, besteak beste, erraldoien bisita, egoitzako Xixiliren aurkezpena, fanfarrearen bisita, irteerak, marmitakoa, egoitzako danborrada, ‘Salsa Cubanaren’ ekitaldia eta Kasinoan bazkaria. 

Benito Ibarrolazak, Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko presidenteak, adierazi duenez, ekintza guzti hauen bitartez lortu gura diren helburuak dira “egoileek herrian gertatzen diren gertaeren berri edukitzea eta ahal duten neurrian parte hartzea, herriko jendearekin harremana mantentzeko”. Horrez gain, “zaharren egoitzan daudenen artean jai giroa sustatu nahi da aisialdiko ekintza ezberdinen bidez”. 

Ildo berean, bere esanetan, jai giroa Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzara eramanez, “memoria landu nahi da Bermeoko ohiturak eta gertakizunak gogoratuz eta egoileen auto-estima eta pertsonalitatea landu”. 

“Aipatutako ekintzekin egoileek herriarekin duten erlazioa mantentzen saiatzen gara eta herriak antolatzen dituen jaiekin gozatzeko aukera dute”, adierazi du Benito Ibarrolazak.

 

 

 

 

 

20 / 09 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0