Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalaren Zaharrren egoitzako egoiliarrak Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak ospatzen ari dira

 

 

Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako egoiliarrak Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak ospatuko dituzte. Ildo horretan, hainbat jai ekintza burutuko dituzte jai egunetan; besteak beste, Xixiliren aurkezpena,  bazkariak, antzerkia, bingo bereziak, ‘Salsa Cubana’-ren dantza ekitaldia eta musika fanfarrearekin. 

Ekintza horien bidez, Benito Ibarrolazak, Gizarte Ongizate Udal Patronatuko presidenteak, azaldu duenez, Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemietako jai giroa hurreratu nahi da egoitzara. “Helburu nagusiak dira egoiliarrek herriko ekintzen berri edukitzea, eta, ahal duten neurrian, parte hartzea, herriko jendearekin harremana mantentzeko. Era berean, zaharren egoitzan daudenen artean jai giroa sustatu nahi da aisialdiko ekintza ezberdinen bidez”, adierazi du. 

Horrez gain, gaineratu duenez, “egoiliarren memoria landu nahi da Bermeoko ohiturak eta gertakizunak gogoratuz; eta egoiliarren autoestima eta pertsonalitatea landu”. 

Jai ekintzak aurrera eraman ahal izateko, egoiliarren senideez gain, boluntarioen laguntza “ezinbestekoa” dela esan du Ibarrolazak, “Boluntarioek bariku guztietan irteera guztietan laguntzen digute; beraz, euren lotura egoitzako jendearekin denboran luzatua eta lotua dago”, aipatu du. Horrela, Ibarrolazak eskerrak eman dizkie boluntarioei egiten duten lan onagatik. 

“Ekintza horiekin egoileek herriarekin duten erlazioa mantentzen saiatuko gara eta herriak antolatzen dituen jaiekin gozatzeko aukera izango dute”, azpimarratu du. 

Horrela, gaur, irailaren 7an, Salsa Cubanaren dantza ikuskizunarekin gozatuko dute, goizean, eta, arratsaldean, gela apaindu eta eskulanak egingo dituzte, ondoren,  Xixiliren aurkezpena egiteko. Arrantzale Egunean, irailaren 9an, musika izango dute fanfarrearekin eta, irailaren 11n, goizean tortillak dastatzeko aukera izango dute terrazan eta arratsaldean gitarra soinuak entzuteko eta eskulanak egiteko aukera. 

Irailaren 12an hainbat txapelketa izango dituzte: bolo txapelketa, karaokea, fruta Mastertxef brotxetak eta bingo berezia. Irailaren 13an Lamerara irtengo dira egoiliarrak, bazkaria izango dute Casinoan etan ondorenn gitarristen musikarekin gozatuko dute. Arratsaldean, udako argazkien erakusketa izango dute eta antzerki arinak ikusteko aukera ere bai. 

Irailaren 14an goizean Lamerara irtengo dira egoiliarrak eta, arratsaldean bingo berezia izango dute eta nagusien danborrada terrazatik ikusteko aukera. Irailaren 15ean, musika fanfarrearekin eta, irailaren 17an hamaiketako berezia terrazan eta, ostean jaiei, amaiera emango die Xixili erreten. 

 

07 / 09 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0