Albistea
Bermeo Euskal Herriko Nordic Walking gune bihurtu da eta zailtasun ezberdina duten Nordic Walking lau ibilbide eskaintzen ditu, herritarrek eta bisitariek kirol horrekin gozatzeko aukera eskaintzen dutenak, osasuna hobetuz eta gure herriko paisaiekin disfrutatuz, adierazi du Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak.
Bidegurenek azaldu duenez, “nahiz eta bere teknika askoz zabalagoa izan, bastoiaren laguntzarekin egiten den martxa erregularra da Nordic walking-a; eta bere onurak asko dira, izan ere, osasunerako ona izateaz gain, paisaiarekin eta kulturarekin disfrutatzea ahalbideratzen du”.
Bermeoko alkateak Bermeo Euskal Herriko Nordic Walking sarearen parte dela jakinarazteko prentsaurrekoa eskaini du, eta berarekin batera egon dira Irune Ormaetxea, Kirol eta Turismo zinegotzia; eta Bego Gangoiti eta Itxaro Zabala, Bermeoko turismo eta kirol arduradunak, hurrenez hurren. Horrez gain, aholkularitza lanak egin duen Geotech enpresako ordezkariak ere egon dira prentsaurrekoan.
Bermeoko alkateak azaldu duenez, Nordic Walking gunea da kirol hori egiteko ibiltariarentzat espazio librea udalerria bertan. “Era eta adin guztietako pertsonek egin dezakete Nordic Walking eta bere helburua da osasuna hobetzea eta, aldi berean, geure herriko paisaia eta kulturaren altxorrak ezagutzea”, gaineratu du.
Ormaetxeak adierazi duenez, Bermeo, Nordic Walking gune izanda oso ondo seinaleztatuta dauden ibilbideak ditu, maila guztietarako pentsatutako gutxieneko kilometro batzuekin. Horrela, gure herrian lau ibilbide ditugu zailtasun maila ezberdina dutenak, eta horiei buruzko informazioa Bermeoko Turismo bulegoan, Araneko kiroldegian eta www.nordicwalkinggunea.net webgunean aurkitu ahal izango da.
Kirol eta turismo zinegotziak adierazi duenez, webgunean, Turismo bulegoan eta Araneko kiroldegian ibilbideei buruzko informazio zehatza jasotzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek: planoak, kilometroak, iraupena, aldapa, planoak eta zailtasun maila (eskuragarria oso, eskuragarria, zorrotza ala oso zorrotza). Webgunetik aplikazioa mugikorretara jaisteko aukera izango da.
Nordic Walking ibilbideak
Bermeoko Nordic Walking ibilbideak lau dira: Demiku, Arane, Almika eta Arranotegi. Irune Ormaetxeak ibilbide horiei buruzko zehaztapenak eman ditu. “Demikuko ibilbidea oso eskuragarria da, 3,9 kilometro ditu eta ordu bat eta bost minutako iraupena. Martxa hori ibilbide nordikoan hasi nahi dutenentzat ezin hobea da. Ibilbidea Bermeoko portuan hasten da, eta gutxi gutxika Demikuko auzorantz hurbilduko gara, paisaiarekin gozatuz”, azaldu du.
Araneko ibilbideari dagokionez, adierazi duenez, eskuragarri bezala izendatzen da, 7 kilometrokoa da eta bi ordutan egitekoa, hain zuzen ere. “Ertzilla dorrea eta Santa Maria elizatik hurbil pasako gara, eta anbulatorioa pasatuz, gure ibilbidea futbol zelaia eskumatara utzita jarraituko dugu. Laster gure bidean baserriak eta landak aurkituko ditugu eta Landabasoko poligonoa zeharkatuko dugu ibilbide hasierara itzuli aurretik”, gaineratu du.
Almikako ibilbidea zorrotza bezala kalifikatzen da 15,3 kilometrokoa delako eta malda duelako, Ormaetxearen esanetan. Adierazi duenez, “lau ordu eta 25 minutuko ibilbide horretan, Sollubeko paisaiaz disfrutatu ahal izango dugu”. “Bermeotik irteten gara eta Almikarantz abiatzen gara. Arranotegi auzotik hurbil pasatzen gara eta Garbola mendiaren ia gailurrera igoko gara. Burgoa mendira heldu aurretik Arane auzorantz jaitsiko gara berriro Bermeora itzultzeko”, esan du.
Azkenez, Arranotegiko ibilbidea oso zorrotza bezala izendatu dutela adierazi du Kirol eta Turismo zinegotziak eta hori egiteko egoera fisiko onean egotea beharrezkoa dela. Izan ere, 24, 3 kilometro ditu eta zazpi ordukoa da. Lehenik eta behin, ibilbidea Bermeoko Kurtziorantz doa. Tribisetik eta Mañutik pasatzen da, gero Burgoarantz egiteko. Ondoren, San Juaneko bide zaharretik Araneko auzora heltzen gara. Hortik bueltan herriko erdigunera.
Itxaro Zabalak adierazi duenez, Bermeoko Kirol Patronatua 2013an Nordic Walking formazioa ematen hasi zen eta, “oso harrera ona duen ekintza bat ikusita, Bermeo Nordic Walking gune izatea baloratu genuen eta horrela egin dugu”.
Bere esanetan, orain arte 100 pertsona baino gehiagok jaso dute Bermeoko Kirol Patronatuan martxa ipartarrari buruzko formazioa, eta hurrengo aukera maiatzean izango da, izan ere, hileko kirol ekimenaren barne Nordic walking ikastaroa eskainiko da.
Azkenez, Bidegurenek azpimarratu duenez, “adin guztietako eta egoera ezberdinetako pertsonek Nordic Walking egiteko aukera paregabea izango dute Bermeon, eta kirol hori praktikatuz gure paisaiarekin gozatu ahal izango dute eta osasuna hobetu ere bai”. Hortaz, herritarrak eta bisitari guztiak Bermeon Nordic Walking egitera gonbidatu dituzte Bermeoko alkateak eta Turismo eta Kirol zinegotziak.
010 (94 617 91 00)