Albistea
· Segurtasun arazoa identifikatu den momentuan, datuak babestu, segurtasun kopien egoera bermatu eta udal sistema informatiko guztiaren hausnarketa egin da
(Bermeon, 2023ko uztailaren 21ean) - Bermeoko Udalak jasan duen intrusio digitala dela eta, azken bi asteetan, bere zerbitzuak moldatu, epeak eten eta sistema guztiaren azterketa sakon bat burutu behar izan du. Arazoa konpontzeko lanean ibili ondoren, gaurtik aurrera, berriro ere martxan jarriko dira udal webgunea eta bestelako baliabide informatikoak.
Hurrengo egunetan, udalak, tramitazio administratiboarekin erlazionatutako zerbitzuekin egin bezala, gainerakoak ere berrezartzen jarraituko du erabateko funtzionamendu arruntera bueltatu arte.
“Intrusio digital honen eraginez, udal baliabide informatikoak sendotu, azpiegitura indartu eta Udalak zituen babes neurriak eraginkortu ditugu, edozein momentutan, edozein mota eta tamainako erakundeek jasan genezakeen erasoak, modu azkar baten identifikatzeko aukerak handitu, ahal den heinean aurre hartu eta berrezarpena arintzeko” azaldu du Nadia Nemeh Shomaly alkateak.
010 (94 617 91 00)