Albistea
‘Tresna informatikoen bidezko elkarlana eta produktibitatea’ eta ‘Whatsapp Marketing’ ikastaroak eskainiko dira abenduan Bermeoko Behargintzan ekintzaileei edota sendotze prozesuan dauden enpresei zuzenduta, hau da, 5 urte baino gutxiago duten enpresen kudeatzaileei.
‘Tresna informatikoen bidezko elkarlana eta produktibitatea’ ikastaroa abenduaren 12an eta 13an izango da Behargintzan 15:00etik 17:00etara. Bertan, guztiok ditugun tresna informatikoei (Microsoft Outlook, OneNote, OneDrive eta Excel) probetxua ateratzen ikasiko dute parte-hartzaileek.
Bestalde, ‘Whatsapp Marketing’ ikastaroa, abenduaren 18an, astelehenean, izango da 14:30etik 17:30era Behargintzan.
Interesa dutenek Behargintzan informazioa jaso ahal izango dute, (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1; telef. 96 617 9190, autoenplegua@bermeo.eus)
010 (94 617 91 00)